lunes, 9 de mayo de 2016

Barbadun Festa El Pobaleko Burdinolan

Museoen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatzeko asmoz, maiatzaren 18 eta 21ean hainbat ekintza prestatuko dira El Pobaleko Burdinolan (Muskiz).

Maiatzaren 18an, asteazkena, doako bisitaldi gidatuak antolatuko dira burdinolan, egun guztian zehar.

Maiatzaren 21ean, larunbata, Barbadun Festa izango da. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara oinezko bisita gidatua izango da Barbadun ibaiertzetik. El Pobaleko Burdinolan ere bisita gidatu laburrak izango dira, 10:30etatik 12:00etara, ordu erdiro, eta gabia abiaraziko da, bisitariek martxan ikus dezaten. Ondoren, 13:00etan, Amaia Apraiz eta Ainara Martinez historialariek hitzaldi-solasaldia eskainiko dute Barbaduneko altxorrei buruzkoa. Jarraian, 13:30etan, Barbadun Monumentu Multzo izendatua izan dela ospatzeko brindisa egingo da, zonaldeko txakolinaz, baita pintxoren bat jan ere.

Bi egunetan sarrerak zein jarduerak doakoak izango dira, baina plaza mugatuak dira. Beraz, parte hartu nahi duenak 629 271 515 telefonoaren edota info@elpobal.com posta elektronikoaren bidez egin dezake erreserba. Gainera, bertaratutako guztiei gonbidapen bana emango zaie udan zehar Muñatones Gaztelua bisitatzeko.


El Pobaleko Burdinola
El Pobaleko Burdinola.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes