Abantoko Meatz Pintxo Pote Ibilbidearen IV. edizioa bueltan izango da, datorren larunbatean, maiatzak 7, 12:00etatik 15:00etara.
Meatz Pintxo Pote Ibilbidea Merkataritza Dinamizatzeko Planaren barruan dagoen ekimena da. Abanto-Zierbenako hainbat ostatu eta jatetxek hartzen duten parte, 1.5 eurotan pintxo eta edaria emanez, eta 2 eurotan pintxo eta ardoa.
Ostalaritza lokal parte-hartzaileek bereizgarria izango dute, erraz identifikatzeko. Hauek dira: Abantoko Batzokia, Enparantza taberna, Logan´s taberna, Meatza taberna, Zuhaitz taberna, La Galería kafetegia, 1914 kafetegia, Arlea kafetegia, La Mina taberna (Gallartako Erretiratuen Elkartea), El Rincón de Nico, Harrigorriaga Kultur Elkartea Herriko Gallarta, In Tua Nua An Sibin eta Argia jatetxea.
Gainera, ekimenak zure pintxo-potea euskaraz eskatzera animatzen zaitu. Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, ibilbidean parte hartuko duten tabernetan bezeroen eskura utziko dira hainbat txartel, euskaraz gehien erabiltzen diren hitz zein esapideekin.
![]() |
Abantoko IV. Meatz Pintxo Pote Ibilbidea. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.