viernes, 8 de abril de 2016

Xabier Armendarizek Bizkaiko Pezioen inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Zierbenan

 
Xabier Armendariz marinel eta idazlea euskal kostaldean ondoraturik dauden itsasontziez mintzatuko da,  zehazki Bizkaiko uretan dauden "Pezioak" non dauden azaldu eta beraien istorioa kontatuko du. Hitzaldia gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Zierbenako Kultura Etxeko Areto Nagusian.

Xabier Armendarizek, 1968an jaioa, itsasoa maite izan du beti. Oxford-eko Unibertsitatean arkeologi argazkilari moduan prestatu zen. Marinel, idazle, zinemagile, argazkilari, eta itsas historialaria da. Bere lanek beti itsasoarekin, bere jendearekin, barku eta itsas ondarearen historiarekin zerikusia izan dute.
 
 
Xabier Armendarizek Bizkaiko Pezioen inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Zierbenan
 Bizkaiko Pezioen inguruko hitzaldiaren kartela. 
 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes