lunes, 25 de abril de 2016

Energiaren herri-errentak



Iaz, 11.480 milioi euro eskuratu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-ogasunek zergatan. Kopuru honen ia %12a (1.500 milioi) bi enpresa soilen artean ordaindu zuten, Iberdrolaren eta Petronorren artean, hain zuzen. Biak energia-enpresak. Biek dute euren egoitza Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo baleude, erabat bestelakoa litzateke kontua. Datuok El Economista egunkariak laburbildu ditu (2016.04.21)

“Ekonomia-hazkundea, gizarte-berdintasuna eta ingurumen-iraunkortasuna elkarrekin lotzen dituen urrezko haria da energia” (Ban Ki-moon, 2012). Zer gerta ere, energia da egungo gizartearen oinarrizko zutabeetakoa. Argindarrik ez balego, enpresak, eskolak eta ospitaleak itxi egingo lirateke eta petroliotik eratorritako erregairik ez balitz, garraioa zein mugikortasuna bi mende atzeratuko.

Baina, honezkero, energia ez da gurean zeharo garrantzitsua eguneroko premietako hainbat zerbitzu eta aukera eskaintzen digulako soilik, baita gure gastu publikoaren zati handia finantzatzen duelako baino. Izan ere, aipatu bi energia-enpresen ekarpen fiskala (1.500 milioi euro) da, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sail guztiaren (RGI, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, tarteko) urteko aurrekontu osoa (1.085 milioi euro) baino nabarmen gehiago.

Ez bakarrik hori. Adierazitako bi enpresok 3.000 langile finko dituzte euren baitan eta hamar mila inguru lanpostu eragiten, atez kanpo. Baita zortzirehunen bat euskal hornitzaileri 2.500 milioi euroko erosketak egin ere urtero. 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes