jueves, 21 de abril de 2016

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna


Bihar, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta Zierbena zein Abantoko udalek hainbat ekintza prestatu dituzte ospatzeko.

Liburuaren Nazioarteko Eguna 1995urtetik UNESCOk bultzatutako mundu mailako ospakizuna da, irakurketa, argitaletxe industria eta jabetza intelektualaren babesa sustatzeko helburuz sortua. 

Gallartako Liburutegiak, Berdintasun arloko laguntzaz, hainbat ekintza prestatu ditu Liburuaren Eguna ospatzeko. Alde batetik, euskal emakume idazle gazteei buruzko erakusketa antolatuko da apirilaren 29rarte,  idazle hauen liburuak mailegurako eskuragarri izanez. Bestetik, gaur, genero berdintasunari buruzko atala, “Berdintxokoa” izenekoa, inauguratuko da liburutegian. Horrez gainera, apirilaren 26an sexistak ez diren ipuinen kontaketa tailerra prestatuko da, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etararte,  -izena aldez aurretik ematea beharrezkoa da apirilaren 26a baino lehen-. Azkenik, 29an, sorkuntza idazketa tailerra izango da, 19:00etan, erakusketa gelan.

Era berean, Zierbenak ere egun berezi hau ospatuko du, gaur, 17:30etatik aurrera, eskulan tailerrak zein ipuin kontalari saioa antolatuz, Kultura Etxean.

Atsotitz arabiar batek dioen bezala, “liburuak, bideak eta egunak ematen dizkiote gizakiari jakituria”.


Apirilak 23, liburuaren Nazioarteko Eguna.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes