Datorren asteburu honetan Abantoko Putxeta eta Kotorrio auzoek San Jose Jaiak izango dituzte, pertsona guztientzako eta ekintzaz betetako programaz.
Ostiralean, martxoak 18, jaiei hasiera emango zaie, 18:00etan, txupinazoaz. Ondoren txorizo eta odoloste parrilada antolatuko da.
Hurrengo egunean, 19an, larunbata, goizeko 9:00an hasiko da festa Putxeta Tiro Txapelketaz, "El Calero" zelaian. Jarraian zaldi irteera antolatuko da eta ondoren kalejira txistuaren musikaren erritmora. 11:30etan VIII. San Jose Tiragoma Lehiaketa izango da eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, aizkolari eta herri kirolen erakustaldia. 18:30etan merienda, hirugihar, txorizo eta odoloste parriladaz eta gauean, 23:00etan, Paco DJ-ak bertaratutako guztiak dantzatzen jarriko ditu.
Igandean, martxoak 20, 10:30etatik 13:00etara, ate irekien jardunaldia izango da arku-tiroko zelaian, eta parrilada antolatuko da. Goizeko eguerdian kalejira eta euskal dantzak izango dira, jendea animatzeko. Arratsaldean, 18:00etan, haurrentzako erromeria izango da Raspu Espectaculosen eskutik. Ondoren Rap Bataila eta berriro ere parrilada prestatuko da. Gaueko 21:00etan jaiei agur esango zaie.
![]() |
Putxeta eta Kotorrioko jaiak, Abanton. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.