martes, 22 de marzo de 2016

Petrolioa eta gasolioaren arteko oreka

Kexurik ez da falta izaten gasolioaren prezioaz. Besteak beste, bi izaten dira kexurik nabarmenenak. Batetik, garestiegia dela… Bestetik, petrolioaren prezioa jaisten denean, gasolinarena ez dela neurri berean merketu izaten.

Gasolioa garestia dela… behar bada bai. Baina ezer ez da berez garestia edo merkea, zerekin alderatzen denaren arabera baino.  Esaterako, gasolioa erosi ohi da gasolindegietan ura baino merkeago eta, gutxienez, kafea baino hogei aldiz merkeago. Eta, aukeran, hiru produktuetatik zailena lortzen, ekoizpenik  landuena behar duena eta eskulanik gehien eskatzen duena, gasolina da.

Zer gerta ere, gasolina zein gasolioa askoz ere merkeagoak izango lirateke, Administrazioak zergetan ia %60 eramango ez balu. Beste modu batez esanda, Administrazioak orekatzen ditu bere aurrekontuak, neurriren batean, gasolinaren zergei esker.

Are gehiago. Petrolio gordina, gasolinaren lehen gaia, 20 zm. inguru baino ez da litro bakoitzeko. Horretara, petrolioaren prezioa %50 jaitsiez gero, gasolioa ez da  10 zm. baino merketzen.

Baina ez gero pentsatu hau gasolinarekin bakarrik gertatzen denik. Garia erdi preziora jaitsi arren, ez dugu gero uste izango eguneroko opilaren prezioa erdira etorriko denik, ezta?

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes