miércoles, 17 de febrero de 2016

Raúl De la Cruz ipuin kontalaria, Gallartan

Datorren asteazkenean, otsailak 24, Raul de la Cruz kontalariak ipuin kontaketa saioa eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan, Gallartako Liburutegian, 3-5 urte bitarteko umeentzako.

Raúl de la Cruz basauritarra ipuin kontalaria izateaz gainera, Haur Hezkuntzako irakaslea da. 2008.urtean hasi zen ipuin kontaketa munduan murgiltzen, bere lehen ikastaroa jaso ondoren. Orduz geroztik, ipuin kontaketa eskolan eta baita hainbat ipuin kontalariz ere ikasteko aukera izan du. Kontalari gisa ikastoletan, liburu-dendetan eta liburutegietan izan da, eta orain haurrentzako bere lehen liburua argitaratu du, “Amalur, Kontaidazu beste ipuin bat”.

Saioan parte hartu nahi duenak izena aldez aurretik eman beharko du, otsailaren 17tik 23ra bitartean, Abantoko liburutegietan. Plazak mugatuak dira eta gehienez 25 pertsona onartuko dira.

Raul De la Cruz kontalaria, Gallartan
Raúl De la Cruz ipuin kontalaria, Gallartan.
 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes