Martxoa Euskal Kostaldeko Museoan hilabetea da, horregatik El Pobaleko Burdinolak hainbat ekintza antolatuko ditu, Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jartzeko eta sustatzeko helburuz.
Martxoaren 5ean, larunbatean, Euskal burdinaren itsas ibilbideak hitzaldia eskainiko du Xabier Armendariz itsas historialariak El Pobalen. Gainera, Luisma Turuelo Muskizko burdinolaren errementariak erakustaldia eskainiko du. Bi txanda izango dira, 10:30etan lehena eta 12:00etan bigarrena. Doako jarduera da.
Igandean, martxoak 6, ate ireki eguna izango da eta orduro bisita gidatuak antolatuko dira, hurrengo orduetan: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Doako jarduera izango da ere.
Datorren hilabetean ere Basoen Mundu Mailako Eguna eta Uraren Mundu Mailako Eguna ospatzen da. Hori dela eta martxoaren 19 eta 20an Basotik olara publiko ororentzat pentsatutako bisitaldi tematikoa antolatuko da, eta ondoren txondor txiki batean egur-ikatza nola egiten den erakutsiko da.
Larunbatean txanda bakarra izango da, 10:30ean. Bisita tematikoa, burdin erakustaldia eta egur-ikatzaren prestakuntza ikusteak, guztira, 5 euroko prezioa izango du, eta 12 urte baino gutxiagoko umeak ez dute ezer ez ordaindu behar.
Igandean, aldiz, bi txanda izango dira, 10:30ean eta 12:30ean. Kasu honetan bisita tematikoa eta egur-ikatzaren prestakuntza ikusteak (ez da burdin erakustaldirik egongo) 3 euroko prezioa izango du. 12 urte baino gutxiago duten umeentzat doakoa da.
Informazioa eta erreserbak: 629 271 516 / info@elpobal.com
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.