martes, 8 de diciembre de 2015

Pilaketa oriak: Sufrea



Hondartzatik errefindegira gatozela, bide ondoan mendixka oriak ikusi ditzakegu unitateetatik iparaldera. Mordo horietan SUFREA ikusten dugu ia %100ko purutasunarekin.
Baina, nondik ateratzen da sufre hori? Erantzuna petrolioan dago. Sufrea oso kimika aberasdun atomoa da, non izen propioa izatera heltzen den: tiokimika. Horren barne, sufrea karbonoarekin hainbat modutan eta ia edozein molekulatan lotzeko gai da. Hori dela eta, petrolioan %2-3 pisuan sufrea dugu.
Petrolioa distilatzen denean, sufre hori lotuta dagoen molekula ezberdinekin banatzen da arinenetik hasita kokeraino. Erregaietan dagoen sufrea kendu egin behar da hidrodesulfurazio deritzon prozesuan. Honen arrazoiak bi dira: erregai horiek kotxeen motoreetan erre ondoren, sufre dioxidoa isuriko litzateke atmosferara kutsadura eta euri azidoa eraginez. Bestalde, gaur egungo efizientzia haundiko motoreek katalizatzailea erabiltzen dute eta sufreak kalte izugarria egingo lioke.
Eta, zertarako erabiltzen da sufrea? Bukaezina litzateke sufrearen erabilpenak hemen laburtzea, baina nagusienak nekazaritzan, azido sulfurikoa egiteko, botikagintzat, e.a. aipatu ditzakegu.
Beraz, sufre mordoa ikusten dugun bakoitzean, zera pentsa dezagun: hor batu izanak gure atmosferatik kendu dela eta ibilgailuen efizientzia baliaztatzen duela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes