viernes, 18 de diciembre de 2015

Muskizko Gazteguneak Bilboko Lasergunera eta Gasteizeko Izotz Pistara irteerak antolatu ditu


Muskizko Gazteguneak, herriko udalaren laguntzaz, abenduaren 30ean, Bilboko Lasergunean goiza pasatzeko eta, urtarrilaren 4an, Gasteizeko Izotz Pistan patinajeaz gozatzeko txangoak prestatu ditu. 

Esan bezala, abenduaren 30ean, Lasergunera irteera izango da, 12-17 urte bitarteko gazteentzako zuzendua. Txangoa goizez izango da eta 5 euroko prezio izango du Gazteguneko txartela dutenentzat, txartela ez dutenek 7 euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, Gaztegunean, abenduaren 21a baino lehen. 

Ondoren, urtarrilaren 4an Gasteizeko Izotz Pistan patinajeaz disfrutatzeko txangoa antolatuko da, 12-30 urte bitarteko gazteentzako. Goizeko 9:30etan Muskizko Kultura Etxetik irtengo da eta arratsaldeko 15:30an herrira bueltatuko da. Txangoaren salneurria –autobusa, sarrera eta irristailuen alokairua barne- 8 eurokoa izango da Gaztegunearen txartela dutenentzako; ez dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Gaztegunean txangora joateko izena emateko epea abenduaren 29an amaituko da. 


Muskizko Gaztegunea
Muskizko Gaztegunearen logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes