martes, 29 de diciembre de 2015

Iraunkortasuna



Ni lanean hasi nintzenean, orain dela mende erdi baino gehiago, Espainiako ehun industriarik handienen arteko hogeita hiruk Euskal Herrian zuten euren egoitza nagusia. Gaur egun, berrogeita hamar urte luze geroago, lau baino ez zaizkigu geratzen Espainiako ehun industriarik handienen artean: Petronor, Michelin, Iberdrola eta Eroski. Eta handienen arteko zerrenda horretan euskal  hogeita hirugarrena aurkitu nahi izango bagenu, 452. posturaino jaitsi beharko genuke.

Zenbaitek uste du arazoa ez dela enpresak  handiak edo txikiak izatea. Direnak direla, garrantzitsuena ez dela neurria, lana edukitzea eta lanpostuak eskaintzea baino. Eta, behar bada, galga txikian eta epe motzera, ez dio axolarik.  Baina gero eta nazioarteko merkatu lehiakorragoan eta epe luzera…  ez da inondik ere tokian tokiko ekonomiarentzat berdin. Bere buruaren jabe izan nahi duen Herriak bertako enpresa handiak eta eragileak behar ditu, inguruan jarduera ekonomikoa suspertuko dutenak. Bestela, jai du. –

Aldi  berean, aurreko urrian 900.622 behargin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan lanean zihardutenak. Pentsiodunak, berriz, 532.600 lagun.  Hau da, pentsiodun bakoitzeko, ezta bi langile ere!—

Zenbaitek hitzegiten du iraunkortasunaz, ingurumen-kontu berdea baino ez balitz bezala. Baina ez: iraunkortasuna kolore guztietako iraunpen-kontua da, gizarteaz, ekonomiaz, kulturaz, hizkuntzaz zein politikaz… Eta ezin iraun izateko besteko muga gorriak gainditzen ari gara, gu geu munduko argienak bagina moduan, Mediterraneoa aurkitu izan bagenu bezala.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes