Familia pertsona batek izan dezakeen gauzarik preziatuena da, zaindu eta mantendu beharrekoa, gure altxorrik sakratuena.
Mundua etengabeko garapenean eta aldakuntzan dago, bakoitza bere bizitzaren zurrunbiloan sartuta, ingurukoari erreparatu gabe, banakotasunerako bidean... eta non dago familia, gure senideak? Aitona-amonak zahar-etxetan, umeak haurtzaindegietan... panorama tristea benetan; familia, gizabanakoaren euskarria, galtzen hasia da.
Oso familia batuan hazia naiz, eskerrak. Harreman ona eta estua daukagu guztiok, horregatik gizarteak daraman noranzkoa harritu eta beldurtzen nau. Salbuespenak salbuespen, aita, ama edo aitona-amonak zahar-etxean baztertuta, molestatuko balute bezala, ahazturik uzteko kapazak diren pertsonak gero eta gehiago dira. Norberekeria normaltasunez hartu da eta inork ez du kontu honen larritasunean erreparatzen. Non daude sentimenduak, emozio-loturak?
Guztiok argi izan beharko genuke familia gizabanakoaren euskarria dela, sostengua, pertsona moduan garatzeko ezinbesteko lotura, odolez eta sentimenduz. Familia maite eta zaindu behar da, harremana mantendu, senideekin momentuak partekatu, jaiotzetik zahartzaro arte elkarrekin izan. Umeek harreman hori bizi behar dute bere hazkuntza prozesuan, beti bere familiaren indarra izan, mundutik ibiltzeko bere eskua sentitu. Gaur egungo txikiak etorkizuneko helduak izango dira, familian jasotzen den hezkuntza aurrera eramaten baita.
Beraz aprobetxatu ditzagun Gabonak analisia egiteko eta familiaz gozatzeko, gurekin ez daudenak elkarrekin gogoratzeko, gertutik daukagunak zaintzeko, batera gaudelako eskerrak emateko eta etorriko direnentzako familia-zimenduak sendotzen eta mantentzen jarraitzeko.
Ez ditzagun gure nagusiek erakutsi zizkiguten baloreak galdu. Urte berri on!
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.