lunes, 7 de diciembre de 2015

Euskarazko produktuak oparitu!


Gabonak heltzear daude, urteko sasoirik onena seme-alabei, senide edo lagunei euskarazko liburuak, diskoak, filmak edota jokoak oparitzeko. Horregatik, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuak, Zierbenakoa barne, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria atera dute.

Gurasoentzako eta 0-12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek eta Zierbenako udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian zein Gizarte Etxean aurki daiteke.

Paperezko katalogoaz gainera, edizio digitala dago (www.katalogoa.org), askoz ere zabalagoa. Aukera dago, gainera, produktuaren gainean klik eginez argitaletxearen denda birtualera iristeko eta nahi den produktuaren erosketa online egiteko.


Paperezko Katalogoa, hemen.


Katalogoaren edizio digitala, hemen.




Euskarazko Produktuen Katalogoa
Euskarazko Produktuen Katalogoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes