jueves, 26 de noviembre de 2015

Beti ere, ehunetik behera



Aurreko astean trafikoa moztu eta murriztu behar izan zuten Madrilen, NO2ren (nitrogeno-dioxidoa) erregistroek, metro kubikoko, 250 mikrogramotik gora egin zutelako. Zenbait unetan eta kaletan 356ra heldu zen. Ondoko egunetan egoerak onera egin zuen, eta berriro ere trafikoa normaldu zen, beti ere 200 mikrogramotik behera.

Datu horien aurrean zenbaitek galde dezake zein ote den gurean “normaltasuna”. Erantzuna, uste baino errazagoa da, sarean baitago online (ingurumena.ej.gv.euskadi.eus).

Sei dira airearen kalitateaz eskaintzen diren faktoreak, eta bost mailatan neurtu. NO2ren erregistroei dagokienez, bost mailok honako hauek dira: oso ona (0-100), ona (100-140), hobegarria (140-200), txarra (200-400) eta oso txarra (400-1000). Eta, herriz herri, begiratuz gero, berriz, hona zenbait datu zehatz, azaroaren 18ari dagozkionak:

Valderejo (6), Zierbena (7), Laudio (10), Mundaka (16), Muskiz (17), Abanto (24), Zarautz (25), Gasteiz (26), Algorta (28), Azpeitia (29), Donostia (33), Santurtzi (36), Erandio (37), Basauri (43), Beasain (53), Bilbo (57), Arrasate (58)…  Den-denak, beti ere, 100etik behera. Oso ona, alegia.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes