jueves, 1 de octubre de 2015

Petrolioa garestia omen da




Seguru gero, gasolina ez dela merkea. Are gehiago kontuan izanda, gasolindegira joaten garen bakoitzean litro bat ez ezik, hogei edo berrogei litro erosi behar izaten ditugula. Eta, jakina, bat-batean berrogeita hamar euroko billetia atera beharra ez da inoren gustuko izaten.

Baina hala ere, pentsa dezagun une batean gure autoraino heltzen den petrolioaren nondik norakoa. Batetik, energia fosila da, hau da, milioika urte behar izan ditu oinarrizko materia organikoa fosil bihurtzeko. Horrez gainera, lurrazpian dago kokatua, hainbat mila kilometroko sakontasunean eta, ezer egin aurretik, handik atera egin behar da.

Behin kanpora ateraz gero, Zierbenako porturaino ekarri behar da, petroliontzi galantetan, Arabia, Libia, Baltiko edo Mexikotik. Petrolio gordina Punta Luceron lehorreratu, odiz Muskizko findegira ekarri, eta lau mila milioi euro inguru balio duten instalazioetan, mila langileren laguntzaz, gasolina, gasoleoa eta beste hainbat produktu fabrikatzen dira.

Baina ez da hor gasolinaren bidea amaitzen. Muskiztik, petrolio-odiz, bidaltzen da Arabako Rivabellosan CLHk dituen biltegietara. Biltegietako gasolina zisterna-kamioitan sartu, eta herriz herriz, gasolindegiz gasolindegi, banatu. Beste modu batez esanda, Muskizko findegia eta Ugaldebietako gasolidengia elkarren ondoan dauden arren, Muzkiztik Ugaldebietara joateko, gasolinak Rivabellosatik pasatu behar du, hau da, 150 kilometro inguru, joan eta etorri.

Euskal Herriko edozein gasolindegitan litro gasoleoak 1,1 € inguru balio du. Gasolindegi berean erosi daitekeen litro urak, berriz, beste horrenbeste, nahiz fosila izan ez, urrunetik itsasontziz etorri ez, eta findegian tratatu beharrik izan ez.

Aurreko asteburua, Leitza inguruko gasolindegian, 0,333 litroko boteila ura 1,45€ kobratu zidaten. Litroa 4,35€ ez ote zen gehiegitxo esan nion zerbitzariari eta berak, ironiaz, erantzun: "Behar bada bai, baina, zure lasaitasunerako, niri ez didate proportzio berean ordaintzen”.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes