Datorren larunbatean, irailak 5, San Keremos jaia izango da Sanfuentesen.
Goizeko 10:00etan jai eguna hasiko da eta ordu horretan bertan mahaiak eta aulkiak banatuko dira; ondoren txikiek puzgarriak izango dituzte, 11:00etatik 14:00etara. 13:00ak inguruan sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek eta arratsaldez, 18:00etan, Gorritiren ikuskizunaz disfrutatu ahal izango da. Festa amaitzeko, 20:00etatik 00:00etara Remix Taldea Orkestraren dantzaldia egongo da.
Gogoratu beharra dago goiz osoan zehar Sanfuenteseko artisauen azoka izango dela futbito zelaian.
![]() |
San Keremos jaia, Sanfuentesen. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.