miércoles, 16 de septiembre de 2015

Petrolio merkea, garapenaren eragilea


Petrolioaren prezioaren beherakada nabarmena ari omen da hainbat ekonomia eta merkatu kinka larrian jartzen. Pretrolio-prezioaren beherakada krisialdiaren jatorritzat jo izaten da. Baina, egia ote?

Egia da, bai, lotura handia izan ohi dela petrolio-prezioaren eta ekonomiaren artean, baina, zenbaitek besterik uste izan arren, ez norabide txarrean, onean baizik. Hau da, gehien-gehienetan behintzat, gordinaren prezioaren beherakadak garapena suspertu ohi du, eta ez hondamendia erakarri.

Datua datu, azken hiru hamarkadotan, pretrolio-prezioa erdiratu den kasu guztietan (1982-83, 1985-86, 1992-93, 1997-98 eta 2001-02), ekonomiak nabarmen gora egiten amaitu du eta, inondik ere ez, ordea,  behera.  Hain zuzen, alderantziz, azken 50 urteotan, mundu mailako ekonomia-murrizketa guztiak petrolioaren prezioa garestitzearen ondotik izan dira. Esaterako, 2007an pretrolio-prezioa ia hirukoiztu egin zen, 50 dolarretik 140era, eta hurrengo urtean etorri zen, 2008an, oraindik ere indarrean dirauen krisialdi luzea.

Arrazoiak asko eta  konplexu samarrak dira, baina bat behintzat oso argia: petrolioaren prezioa merketzen den neurruan, jendea beste hainbat gauzatan gastatzeko diru-aukeraz geratzen dela. Adibidez, munduan 34.000 milioi upel petrolio kontsumitzen badira  urtean, eta upela 60$ merketuko balitz,  bi bilioi dolar geratuko lirateke kontsumitzaileen eskutan, ekoizleen sakelera pasatu beharrean.

Hau da, bi bilioi dolar, beste edozein kontumo-mota areagotzeko ikaragarrizko altxorra. Gastua suspertzeko eta ekonomia garatzeko, alegia.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes