lunes, 14 de septiembre de 2015

Muskizko Udalak Patinaje Ikastaroa antolatuko du

Muskizko Udalak, Kilixketa Kirol Zerbitzuen laguntzaz, patinaje ikastaroa antolatuko du urriaren 5etik azaroaren 30era bitartean.

Ikastaroa astelehenetan izango da Donibane Berria Pilotalekuan, goizez 10:00etatik 11:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 19:30etara. Parte hartu nahi duenak hurrengo baldintzak bete beharko ditu: 16 urte baino gehiago izan (12-16 urte bitarteko umeak etorri daitezke guraso edo tutorearekin), euskaraz jakitea, muskiztarra izatea eta ikasteko zein ondo pasatzeko gogoak ekartzea. 

Ikastaroaren prezioa 4 euro dira eta plaza mugatuak daude, beraz patinatzen ikasi nahi izatekotan izena eman ezazue 94 670 70 75 telefonoan edo euskara@muskiz.com helbide elektronikoan, hurrengo datuak jarriz: izen-abizenak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa. 

Gogoratu patinak etxetik ekarri beharko direla. 


Patinaje Ikastaroa, Muskizen
 Patinaje Ikastaroaren antolatzaile eta babesleak.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes