Munduan zehar edozenbat “urrezko milia” dago. Laburbilduz, hainbat kale aberats non, ospez behintzat, banketxerik ahaltsuenak, etxebizitzarik garestienak edo dendarik dotoreenak elkarren ondoan biltzen diren. Euskal Herriak ere badu bere urrezko milia, nahiz horrelakorik batere izan ez. Zorrotzaurretik Zierbenaraino Santurtzin zehar doana da, Bilboko Portuaren barruan: “energiaren urrezko milia”.
Petronor, Esergui, CLH, Tepsa, Iberdrola, Bahia Bizkaia-Gas, Bahia Bizkaia-Electricidad, Gamesa eta beste bizpahiru konpainia gehiago. Euskal ekonomian sekulako eragina duten enpresak dira, ez baitute alferrik azken urteotan 1.800 milioi euro besteko inbertsioak egin elkarrekin eta Bilboko Portuko trafiko guztiaren hiru laurden eurak bakarrik segurtatu.
Hamar bat enpresa handi dira, batez beste euskal ogasunari urtero-urtero 2.000 milioi inguru ordaintzen dizkiotenak. Nolabait esateko, Eusko Jaurlaritzaren urteroko aurrekontu osoaren %18.
Energia-sektorearen garrantzia erabatekoa da euskal ekonomiaren baitan. Ez soilik tokian tokiko eskabideari bertatik bertara erantzun ahal izatea eredurik eraginkorrena delako ingurumenaren aldetik, baita ere euskal industria energia-kontsumitzaile handia delako, euskal gizartearen ongizate-mailaren eskabidea ere altua delako eta, horrez gainera, guztiari dagokion fiskalitatearen eskuduntza euskal erakundeena delako.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.