Zierbenak Valleko jaiei hasiera emango die gaur, bereziki umeei zuzendutako hainbat ekintzaz betetako programaz.
Gaurtik ostegunera arte, arratsaldero -17:00etatik aurrera- txikientzako hainbat ekintza antolatuko dira (haur-jolasak, buruhandiak, ginkana, ur-jolasak, umeentzako zinema…) baita nagusientzako zinema saioak, herriko plazan (22:00etan). Horrez gainera, karta-txapelketak jokatuko dira astean zehar.
Ostiralean, egun nagusia denez gero, 10:00etan txupinazoaz hasiko da festa. Ondoren, jaitsiera, apar-festa eta haur-jolasak izango dira, eguerdi aldera. Jarraian txapelketen txanda etorriko da: 13:30etan igel-toka eta 14:00etan pintxo lehiaketa.
Arratsaldez, 16:00etan, umeentzako jolasak antolatuko dira berriz, baita haur eta helduei asko gustatzen zaien ohiko arrantz-egitea “lavaderon”. 18:00etan dantzatu, nahi dutenek, Zumbaz gozatzeko aukera izango dute, jarraian buruhandiak ikusi ahal izango dira eta 20:00etan txorizo eta odolkia dastatu. Eguna eta jaiei amaiera emateko 23:00etan Dj Paco izango da.
![]() |
Zierbenako Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.