miércoles, 5 de agosto de 2015

Berrikuntza Irekia


Inork ez du honezkero ukatzen enpresek behar-beharrezko dutenik berrikuntza, aurrera egingo badute gero eta merkatu zailago eta lehiakorragoan. Baina enpresa guztiek ez dute behar adinako dimentsiorik etengabeko berrikuntzan aritzeko. Asmatzailerik handienari ere burutapenak  agortzen zaizkio eta sortzaile-talderik jorienak eta irudimentsuenak ere topeak ditu. Ideia berriak ez dira perretxikoak balira bezala, egun batetik bestera, ernaltzen.  Asmatzaile bakartiaren zein enpresa soilaren irudipen mugatuari erantzuteko suspertu da “Berrikuntza Irekia”.

Gaur egun erosi ohi ditugun produktu guztien hiru laurdenak ez zeuden mende hasieran. Azken hamar-hamabost urteotan asmatuak, egokituak edo berrituak dira eta, ez punta-puntako bata zuridun zientzialari azkarren batek  sortuak, egunez eguneko hainbat lan-talde apal samarren zubigintzaren ondorioz moldatuak baizik.

Enpresen arteko lankidetza ez da berria. Michael Porter –en eraginez 1990 hamarkadan zehar loratu zen kluster-filosofiak jarraipen handia izan du Euskal Herrian. Baina, “Berrikuntza Irekia” kontzeptua Henry Chesbrough irakasleak plazaratu zuen estreinako 2003an (Open Innovation: the new imperative for creating and profiting from technology).

Berrikuntza Irekia delakoak garapen unibertsala izan dezake, jakina; baina, aukeran,  ezin aproposagoa da nolabaiteko “lurralde-oinarria” duten enpresentzat, euskal enpresentzat hain zuzen ere.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes