Zierbenak La Arenako jaiak ospatuko ditu datorren uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean, ekintzez betetako programarekin.
Datorren uztailaren 30ean, osteguna, txupinazoa jaiei hasiera emango die arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, 18:00etan, esku-pilota erakustaldia antolatuko da, ordu bat beranduago Maloka pala-txapelketaren finala, 20:00etan saiheski-jana eta gauean, hamarretan, “Red hot chilly pepers: the groovy peppers” taldearen tributua (El Cargadero txikin). Beranduago Tea Party DJaren musikaz gozatzeko aukera izango da.
Ostiralean jaieguna 11:00etan hasiko da Euskadiko Katxete-bola txapelketarekin. Eguerdian doako Surf ikastaroa emango da hondartzan, goizez eta arratsaldez. 12:00etan ere Inazio Deuna-ren omenezko meza izango da, 13:30etan euskal dantzak, arratsaldez, 18:30etan, “Zumba beach” maratoia, eta ondoren, indarrak berreskuratzeko, txorizo eta odolki-jana. Gauez, musika akustikoaz gozatzeko aukera izango da “Amaia, Josu eta Borja” eta Rocka Naficovers taldeen eskutik.
Abuztuak 1, larunbata, txikientzako haur-parkea antolatuko da eguerdian, baita arratsaldean ere, apar-festarekin batera. 14:00etan hasiera emango zaio paella txapelketari, 17:00etan snowboard erakustaldia izango da, eta mendizaleek Peñoira igoko dira 18:00etan. Gaua musikaz eta espektakuluz beteta etorriko da: Rock jaialdia, su-espektakulua, Deabru Beltzen antzerkia, Toni Rodriguezen monologoa eta “Platero y tu” taldeari tributua.
Abuztuak 2 azkeneko jaieguna izango da La Arenan, hala ere, hainbat ekintza prestatuko dira: 13:00etan trial eta freestyle erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da, arratsaldean poneyak eta zekorrak ikusi ahal izango dira, baita kubatar dantzekin gozatu. Ondoren, 20:00etan sardina-jana egongo da eta 21:00etan herri-txokolatada.
Ekintza guzti hauez gainera, jaietan zehar 6. tokiko surf-txapelketa antolatuko da eta mus-txapelketa, La Arena aparta-hotelean.
![]() |
La Arena hondartza. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.