miércoles, 1 de julio de 2015

Uda Gaztea Muskizen


Muskizko Udalak Uda Gaztea programari hasiera eman zion astelehenean. Uztailaren 17rarte, egunero, 8 urtetik beherako umeentzako hainbat ekintza antolatuko dira Meatzari Plazan. 

Uda Gaztea umeentzat zuzendutako jarduera programa da eta herriko txikiak dibertitzea du helburu. Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:30etara, tailerrak, jolasak, gaztelu puzgarriak, aurpegi margoketa, ikuskizunak, apar jaia… izango dira Muskizko Meatzari Plazan. 

Horrez gainera, mahai-jokoak, jostailuak, margotzeko marrazkiak eta ipuinak ere badaude eskuragarri, txikiek bertan primeran pasatzeko. Ekintza guztiak doakoak dira, beraz, parte hartzeko ez da izenik eman behar. 

*Informazio gehiago Muskizko Gaztegunean: 

Telefonoa:946708037 

Posta elektronikoa: gaztebulegoa@muskiz.com 


Uda Gaztea Muskizen

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes