Las Karrerasek San Lorenzo Jaiak izango ditu datorren abuztuaren 10ean. Urtero bezala, betiko ohiturak jarraituz, senide zein lagunekin une atseginak pasatzeko programa prestatu da.
Jaiak goizeko 10:00etan hasiko dira txupinazoaz. Ordu horretan txikientzako gaztelu puzgarriak izango dira Los Llanoseko atzekaldeko plazan, baita tailerrak ere. Eguerdian, Las Karreraseko harri-zulatzaileek erakustaldia eskainiko dute eta ondoren herri poteoaz gozatzeko momentua etorriko da.
14:30-15:00etan San Lorenzoko III. Marmitako Txapelketa antolatuko da eta arratsaldean Igel-toka. Bi lehiaketetan parte hartzeko izena eman behar da 13:30ak baino lehen La Viña tabernaren alboan. Gogoratu beharra dado epaileek ez dituztela baloratuko ezarritako ordutegitik kanpo aurkezten direnak.
18:30etatik aurrera musika izango da, dantzatzen primeran pasatzeko, 19:30etan parrilada eta ordu bat beranduago Marmitako eta Igel txapelketen sariak banatuko dira. Gaueko hamabietan jaiak bukatuko dira txupinazoaren soinuaz.
Egunaz gozatu!
![]() |
San Lorenzo Jaiak 2015. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.