Meatzaritzaren Museoak Meatzaldeko historia eta meatzaritzaren aztarnak ezagutarazteko astebururako planak antolatu ditu.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak kirola, gastronomia eta kulturaz betetako jarduerak eskaintzen ditu, baita “meatzaritza-paisaiak” deituriko ibilbideak antolatu ere, museoko gidekin batera Meatzaldea ezagutarazteko. Asteburuetan lurraldearen eraldaketa erakusteko bisita gidatuak prestatzen ditu hurrengo lekuetatik pasatuz: Burzaco meatze-auzoko aztarnak, Matamoroseko mea-garbitegia, meategiak, La Arboledako meatze-auzoa eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.
Horrez gainera, Meatzaldeak familia edo lagunekin asteburua pasatzeko aukera ugari eskaintzen ditu, gustu eta adin guztientzako apartak. Kultura gustuko dutenek meatzaritza-arrastoen ondarea, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, El Pobaleko burdinola, etab… bisitatu dezakete. Kirolzaleek ere hainbat aukera dituzte: eskalatzeko gune ugari dago, golfa egiteko lekuak, paseatzeko, korrika egiteko edo bizikletan aritzeko ibilbideak… Aipatu beharra dago bertako gastronomia primerakoa dela, Zugaztietako babarrunak ospetsuak dira, adibidez.
Beraz, Meatzaldeko historiaren eta paisaiaren edertasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera anitzak daude.
Informazio gehiago:
-Telefonoa: 94 636 36 82
-Posta Elektronikoa: informacion@meatzaldea.eus
![]() |
Concha II. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.