Une horretan, Standard Oil-en lan egiten duen William Burton kimikaria gasolinaren urritasun krisi bat datorrela adituz, aukera berriak ikertu behar direla erabakitzen du. Hasieran, Standard Oil bertan ez dute hor biderik ikusten, eta bere kabuz egiten du lan.
1913. urtean, Krakeo-termikoaren lehen patentea argitaratzen du, Indianako Standard Oil (Amoco izango zena) produkzio buru zela. Hortik aurrera, prozesua lizentziatu ondoren, sei urtetan, hau da 1919 urterako, hamabost enpresek erabiltzen zuten Burton prozesua, lehen Konbertsio-prozesua.
Prozesu honetan petrolioaren gasoil hastunak presio altuan berotuz, upel bakoitzetik lortu daitekeen gasolina bikoiztu egin zen, 45%-ra helduz. Hortik aurrera, errefindegien etekina destilazio hutsaren ondorio izan beharrean (osagai bakoitzaren etekinaren ondorio hutsa), osagai horien molekula handienak kimikoki eraldatzen dira, molekula luzeak txikiagoetan zatituz. Gasolina gehiago eta kalitate hobeagoduna (oktano altuagoa) lortu zen, birfindegien aro guztiz berri bati hasiera emanez.
Urte batzuk pasatu izan beharko ziren Krakeo Katalitikoak Burton prozesua ordezkatzeko, baina hori beste istorio bat da.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.