Abantoko Udalak abian jarri du, udalerriko hiri-diseinuan herritarren parte hartzea sustatzea helburu duen, Abanto-Zierbena Guneak lehiaketaren lehen edizioa.
Gutxi erabiltzen diren edo aprobetxatzen ez diren eremuak, erabilera publikorako, berreskuratu eta dinamizatu nahi dira, herritarron iritzia kontutan hartuz. Lehendabizi 3 gune hauek berreskuratu nahi dira:
1. Dolores Ibarruri plaza (Gallartako Txikito frontoia)
2. Trinitate plaza (Las Karreras)
3. Frontoi plaza (Sanfuentes)
Herritarrek bozkatzeko aukera daukate orain, kokaleku bakoitzerako jasotako proposamen guztien artean. Ondoren, balorazio onena duenak hautatuko da. Herritarren parte-hartze prozesua igerilekuetan kokatu den erakusketa irekiaren bitartez izango da, non papertxoen bidez zein webgune berezi honen bidez bozkatu ahal izango da.
![]() |
Abanto-Zierbena Guneak lehiaketaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.