Zierbenako Udalak gazteentzako hainbat kirol ekintza antolatuko ditu ekainaren 18tik 30era.
Datorren ostegunean, ekainak 18, arratsaldeko 19:00etan, Oihana Kortazar mendi-korrikalariak hitzaldia eskainiko du Zierbenako Kultura Etxean.
Ondoren, ekainaren 22tik 26ra urpekaritza astea izango da, 8-16 urte bitarteko gazteentzako. Astelehenean Zierbenako portuko erabilera anitzerako eraikinean izango da ikastaroa, asteartean Muskizko Polikiroldegiko igerilekuan eta asteazkenean, ostegunean zein ostiralean Zierbenako hondartzan eta portuan. Ordutegia goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da.
Urpean igeri egiten ikasi nahi duenak izena eman beharko du ekainaren 17a baino lehen eta 5 euroko fidantza ordaindu. Gehienez 20 laguneko taldea osatuko da.
Horrez gainera, ekainaren 29 eta 30ean Ibai Perez pilotari profesionalak esku pilota eta pala tailerra eskainiko die, goizeko 11:00etatik 13:00etara, 8-15 urteko gazteei.
Izena emateko azken eguna ekainaren 24a, asteazkena, izango da, hemen ere 5 euroko fidantza ordainduz. Gehienez 15 laguneko taldea eratuko da.
Informazio gehiago 946 36 60 07 telefonoan.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.