domingo, 14 de junio de 2015

ARGIA EMATEKO EZ BADA, ZERTARAKO PETROLIOA?



Petrolioa eta bere produktu nagusiak, gasolina eta gasolioa, kotxeekin eta mugikortasunarekin lotuta daudela zuzena dirudi eta beti horrela izan dela baita ere. Kotxe elektrikoaren etorrera dela eta, hori aldatuko dela dirudi. Gaur egun horrela izan arren, petrolioa era industrialean erabiltzen hasi zenean, XIX.mendeko bigarren erdian, bere produktu nagusia KEROSENOA zen eta bere erabilera ia bakarra etxeak argitzea zen. Kandelekin edo beste erregai batzurekin konparatuz ke gutxiago eta ia usain eza ematen zituen.

XIX. mendearen azkenean elektrizitatearen erabilera orokortzen hasi zen Edison famatuaren eskutik bonbilak agertu zirenean. Momentu hartan, Estatu Batuetan Standard Oil zen argitzeko kerosenoa produzitzen eta banatzen zuen enpresa nagusia eta, noski, elektrizatatearen mehatsuari aurre nola egin aditu ezinik zebilen.

Eta orduan, noizbait gertatzen diren gauza sinesgaitz horietako bat gertatu zen. Detroit-en Edison Illuminating Company enpresako injeniaritza buru zenak argi indarraren bilakaera geldiezina ikusiz, zera erabaki zuen: bere lana utzi eta gasolina erregai bezala erabiliko zuen kotxe bat diseinatu eta montatu zuen. Kotxearen eta egilearen izena bera zen: Ford.

Eta hortik aurrera XX. mendea hasi zela esan dezakegu.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes