lunes, 25 de mayo de 2015

Muskizek haurrentzako hiri udalekuak antolatu ditu


Muskizko Udalak 2003 eta 2009 urteen artean (biak barne) jaiotako eta Muskizen erroldatutako umeentzako hiri udalekuak antolatuko ditu, ekainaren 29tik uztailaren 15era bitartean. 

Hiri udalekuak Muskizko Ikastolako instalazioetan garatuko dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ra. Prezioa 70 eurokoa izango da (irteerak , sarrerak… barne). Bi anai-arreba izatekotan prezioa 50 eurokoa izango da, ume bakoitzeko. Hiru anai-arreba edo gehiago udalekuetan parte hartzekotan 20 euro ordainduko dituzte bakoitzak. 

Bestalde, DBE jasotzaileentzako matrikula 35 eurokoa izango da (irteerak, sarrerak… barne). Bi anai-arreba badira 25 euro ordaindu beharko dituzte bakoitza eta hiru edo gehiago izatekotan 20 euro. 

Izena emateko epea ekainaren 10ean amaituko da. Ondoren, ekainaren 26an, 18:30ean, bilera izango da Meatzari Aretoan, parte hartuko duten haurren gurasoei udalekuen inguruko informazio gehiago emateko. Hala ere edozein galdera izatekotan Muskizko Gaztegunera jo daiteke: 

-Telf: 94 670 80 37 
-Posta electronikoa: gaztebulegoa@muskiz.org 

Izena emateko dokumentua, hemen.


Muskizek haurrentzako hiri udalekuak antolatu ditu
Muskizko haurrentzako hiri udalekuak.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes