Muskizko eta Zierbenako Udalek, euskara sustatzen jarraitzeko xedez, Herri Urratsera, Senperera, joateko autobusak antolatuko dituzte, eskualdeko gainerako udalerriekin batera.
Datorren maiatzaren 10ean, autobusa Senperara abiatuko da Zierbenatik (hondartzako bus geltokitik) goizeko 8:30tan eta Muskizetik pasatuko da (BBK-ko bus geltokitik) 8:45tan. Ondoren, Trapagaranen ere geldialdia egingo du, 9:15ak aldera. Itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da.
Parte hartu nahi duenak izena eman dezake Muskizko Kultura Etxeko 94 670 70 75 (Ion) zenbakian edo euskara@muskiz.com posta elektronikoaren bidez; baita Zierbenako Kultur Etxean, 94 636 60 07 (Izaskun), eta Trapagaraneko Udalean, 94 492 04 11 (Amaia), maiatzaren 7a baino lehen. Muskizen, Zierbenan edo Trapagaranen erroldaturik daudenek 5 € ordaindu beharko dituzte, gainerakoek 8 €.
Animatu zaitezte!
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.