Museoen Nazioarteko Eguna dela eta El Pobaleko Burdinolak “Burdinolaren Soinua” jarduera prestatu du, jaia ospatzeko asmoz.
Larunbat goizean, maiatzak 16, 12:00etatik 14:00etara, Bufo Kalamita taldeak (Gaitzerdi Teatro) folk musikaz beteko du El Pobal, lekuak iradokitzen duen musikaltasunean oinarrituta. Gainera, musikaldian erabiliko dituzten musika tresnen jatorriaren ikuspegi didaktikoa emango dute.
Horrez gain, 11:30etatik 14:00etara artisau-ogia nola egiten den ikusteko aukera izango da eta museoko egur-labeetan egindako txoripanak dastatu ahal izango dira.
Larunbatean bertan hiru bisita gidatu egingo dira, 11:00, 12:00 eta 13:00etan, eta gurpil hidraulikoak, harri-hauspoak eta gabia abian jarriko dira.
Gogoratu beharra dago larunbataz aparte, igandean eta astelehen goizean bisita gidatuak ere egingo direla, orduro (ordu puntuetan). Hiru egunetan (maiatzak 16, 17 eta 18an) sarrera, bisita gidatuak eta jarduerak doakoak izango dira.
Plazak mugatuak direnez gero aurretiaz erreserba egitea gomendatzen da: 629 271 516 telefonoan edo info@elpobal.com posta elektronikoaren bidez.
![]() |
El Pobaleko Burdinola. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.