Atzo aurkeztu zuen Confebaskek euskal egoera ekonomikoaren gaineko azken txostena eta, nolabaiteko laburpena egitekotan, joera orokorra onerakoa da mundu-maila, nahiko ona Europan, nabarmen hobea Espainian (%2,9) eta, ondorioz, dezente hobea Euskal Autonomia Erkidegoan (%2,7). Hiruzpalau zertzelada laburbiltzekotan:
- Herrialde aurreratuek azkenean egingo duten gorakadarekin (%2,3) batera, mundu mailako ekonomiek nabarmen egingo dute gora (%3,5) 2015 urtean zehar.
- Europar Batasunak ere gora (%1,5) egingo du, oro har, eta Espainikoak bereziki (%2,9), euroaren merketzea eta petrolio-prezioaren jaitsiera tarteko. Honek guztiak lanik eza murriztuko du (%22,2).
- Europar zein espainiar ekonomiaren hobekuntzak erakarriko du euskal BPGren aurreikuspena hobetu ahal izatea. Behar bada %2,7ra irtsiko da, aurretik %1,9 iragarri zen arren.
- Industriaren ekoizpen-ahalmena gehitu egingo da eta lanpostu berriak sortuko. Segurutik urtean azkenerako 22.000 afiliatu gehiago izango ditu Gizarte Segurtasunak eta langabezia-maila %13,5ra murriztuko da.
- Honek ez du esangura izango krisialdia erabat gaindituko denik; hobekuntza bai, baina. 2015eko euskal BPGa 2008koa baino %3,2 txikiagoa izango da eta enplegua %7,5 murritzagoa.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.