lunes, 13 de abril de 2015

Muskizek herriko jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa abian jarri du

Muskizko Udalak 2015eko jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa abian jarri du, 2003 eta 2009 urte bitartean (biak barne) jaio diren haurrentzako zuzenduta. 

Parte-hartzaileek beraien lanak DIN A3 neurriko kartoi mehe batean aurkeztu beharko dituzte, 29,7 cm x 42,0 cm-ko neurriekin eta formatu bertikalean. Azalean “Muskizko Jaiak 2015. San Juan” testua agertzea ezinbestekoa izango da, baita, letra txikiagoan, “Ekainak 19-24 Junio” agertzea. Egilea ez da azalean adieraziko eta azalaren atzealdean leloa idatzi beharko da. Honekin batera gutun-azal itxia aurkeztuko da, bere aurreko partean lanaren azaleko lelo berbera jarriz. Ondoren, gutun-azalaren barruan, egilearen izen-abizenak, jaiotza-data, helbidea eta telefonoa aipatuko dira. 

Ume bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake, berria eta argitaratu gabea, nahi duen teknikaren bidez egina. 2015ko apirilaren 13tik maiatzaren 15era bitartean eman beharko dira, Gaztegunean. 

Lehenengo saria jaietako barraken tiketez betetako kutxa izango da, 200 eurotan balioztatuta. Bigarren eta hirugarren sariak barraketako tiketez betetako beste kutxa bana izango dira, bakoitza 50 eurotan balioztatuta. 

Muskizko Kultura zinegotzia izango da epaimahaiko burua. Berarekin batera jaiak antolatzen dituzten Kultura eta Gazteria teknikariak ere izango dira. Irabazleen izenak maiatzaren 20an ezagutaraziko dira, 12.00etan, Udalaren webgunean eta Gazteguneko sare sozialetan. Irabazleei ere zuzenean jakinaraziko zaie. 

Sarien banaketa 2015ko ekainaren 19an izango da, txupinazoa eta jaiak hasi baino lehenago, Gaztegunean. Une horretatik aurrera Gaztegunean bertan jarriko dira ikusgai aukeratutako lan guztiak. Saririk jaso ez duten horiek ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitartean berreskuratu ahal izango dira. Data horretatik aurrera, lanak jasotzen ez badira, lanei uko egiten zaiela ulertuko da eta ez da inolako erreklamaziorik ezta indemnizaziorik onartuko. 

Aipatu beharra dago lehiaketa irabazten duen azalak eta bigarren eta hirugarren sariak Udalaren jabetzan geratuko direla, nahi bezala erabiltzeko, betiere autorearen jakinean. 


Muskizek herriko jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa abian jarri du
Lehiaketaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes