Abanto-Zierbenak bere ohiko Euskal Astea antolatuko du apirilaren 19tik 26ra bitartean.
Euskal Astea igandean, apirilak 19, hasiko da, herri txangoarekin, Munduko Ekintza Fisikoaren Eguna baita. Ibilbidea Alberto Ezkurdia parkean hasiko da eta bere helburu nagusia kirol praktika eta euskararen erabilera sustatzea da. Honez gainera, apirilaren 22an euskal kirolen jardunaldia izango da, Sendoa Atletismo Klubak Sanfuentesen antolatuko duena. Igandean, 26, Abanto Aek Euskaltegiak prestatutako txirrindularitza martxan parte hartu ahal izango da.
Azpimarratu beharra dago Mintzodromo: elkarren artean gai baten inguruan mintzatzeko eta eztabaidatzeko programa, Julian Iantzi buru, Eusko Gudariak plazan (eta euria eginez gero Txikito de Gallarta frontoian) antolatuko dena, AEK Euskaltegia, Dolores Ibarruri Institutua, Axola Euskara Elkartea eta Berbalagunen laguntzaz.
Txikiek zientzian oinarritutako hainbat tailer eta ikuskizun izango dituzte. Urtero bezala Bertso Topaketa ere prestatuko da, apirilaren 24an, Montaño Aretoan. Gazteentzako Revolta Permanent-ek hitzaldi-kontzertua emango du Institutuan, apirilaren 21ean. Hurrengo egunean humorez betetako monologoaz gozatu ahal izango da Oihan Vegarekin.
Euskal Astean literatura eta dantzak ez dira faltako, horregatik Meatzaldeko Irakurzale klubak, apirilaren 22an, saioa antolatuko du. Enarak Dantza Taldeak bere aldetik ikuskizuna aurkeztuko du, apirilaren 24an, Las Karreraseko Haritzalde Plazan.
Egunik garrantzitsuena larunbata, apirilak 25, Euskal Ezkontza izango baita, Las Karrerasen. Ezkongaiak Murrieta eta Los Llanosetik aterako dira Haritzalden elkar topatzeko; bertan dotearen irakurketa egingo da. Ondoren, San Pedro Apostolu elizaren landetan meza antolatuko da, baita ospakizuna ere, aitzinean egiten zen moduan.
Herri bazkaria Las Karreseko frontoian garatuko da. Nahitaezkoa da bazkarira joateko euskal jantziak eramatea. Ostean, erromesaldia izango da eta Kepa Junkera + Sorginen kontzertua, Haritzalden.
![]() |
Euskal Astea Abanto-Zierbenan. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.