lunes, 30 de marzo de 2015

Zierbena Cornites Egunerako prest


Zierbenak Cornites egunaz gozatuko du datorren igandean, apirilak 5, Luzero Punta mendira ohiko igoera eginez. 

Datorren igandean, apirilak 5, Punta Lucero Elkarteak Croniteseko ohiko erromesaldia antolatuko du Luzero Punta mendian. Igoera eguerdiko 12etan hasiko da La Cuesta Plazatik. Baina eguraldi kaskarra egiten badu "Cornite"ak La Cuestako Zentro Sozialean jango dira. 

Ohitura honen esanguraz edo jatorriaz ez dira testigantza grafikorik ezta dokumentazio iturririk aurkitu, hala ere oso jai garrantzitsua izan da beti Zierbenako sei auzoetako (Portua, Valle, La Arena, Kardeo, La Cuesta eta San Mameseko) pertsonentzat. Auzo bakoitzak Luzero Puntara igotzeko bere ibilbidea zeukan eta tradizioa mantendu egin da. 

Luzero Puntako tontorretik Nerbioi ibaia, Abra itsasadarra, Eskuinaldea, Muskiz eta Kantabriako Kostaldea ikusi daitezke, Castro Urdialeserarte. Bere kokapen abantailatsua dela eta guda-paper garrantzitsua izan zuen, Punta Galearekin batera, Abra itsasadarra zainduz. Mendia kanoiz, bunkerrez, gotorleku txikiz, lurrazpiko galeriaz eta metrailadore zuloz bete zen, oraindik bertan ikusi daitezkeenak. Kuartela 1980arte abian izan zen bertan. 


Zierbena Cornites Egunerako prest
Cornites 2015.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes