sábado, 21 de marzo de 2015

UR-LURRINA: ERREFINDEGIAN FUNTSEZKOA



Egun hauetan, errefindegiko Konbertsio alorrean bukatzen ari garen etenaldi dela eta, hainbat dorre eta ontzietatik ur-lurrin zuria irteten ikusteko aukera izan da. Lurrina ur-baporea da eta bero dagoen ontzietatik kanpora irtetean hozten denean, ur-tanta mikroskopikoek kolore zuri ezaguna ematen diote.

Baina zertarako erabiltzen da lurrina errefindegi batean? Zertarako ez, erantzun genezake, hainbat baitira lurrinaren betebeharrak.

Egun hauetan ikusten ari garen arabera, ur-lurrina hodi, ontzi, dorre eta abarren, barrutik airea ateratzeko erabiltzen da. Horrela, etenaldian zabaldu diren ontzietan sartutako airea kendu ondoren, berriro hidrokarburoak (petrolioa eta bere osagarriak) sartu ahal izango dira era seguruan.

Baina lurrina alderantziz ere erabiltzen da, hau da, hodi edo ontzi bateko hidrokarburoak kanporatu eta ontzi horiek inerteak bihurtu.

Are gehiago, lurrinak metatua duen energia aprobetxatzen da, energia mekanikora pasatuz, turbinetan alegia. Bestalde, lurrinaren beroa ere aprobetxatzen da prozesua berotzeko (irakigailuetan) edo gutxienez bero mantentzeko (hodiak kanpotik berotuz).

Azkenik, lurrina prozesuan bertan ere funtsezkoa da. Hidrokarburoekin nahastuz, hauen presio partziala gutxitzeko erabiltzen da, molekula arinenak lurrintzen lagunduz. Hau da, lurrinak hidrokarburoei “hegan” egiten laguntzen die.


Lurrinik gabe ezingo luke errefindegi batek lanean jardun.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes