lunes, 23 de marzo de 2015

Muskizen ere euskararen alde!


Korrika Muskizera helduko da bihar, martxoak 24, gaueko 21:55tan.

Euskararen aldeko lasterketa Muskizetik pasatuko da bihar: goizeko 10:30etan Korrika Txikia izango da eta gaueko 21:55tan ohiko Korrika. Hori dela eta hainbat ekintza prestatu dira herrian. 

Bihar arratsaldeko 18:30etan Photocall Askaria prestatuko da Ortze Euskal Tabernan. Martxoaren 25an, arratsaldeko 17:30etan, Ipuin Kontalaria izango da Kultura Etxean. Ostiralean, martxoak 27, 18:30etan, Buah Txabal antzezlana aurkeztuko da Gaztegunean eta larunbatean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, Betiko Jolasak tailerra antolatuko da Meatzari Plazan. 

Korrika Urepelen hasi zen martxoaren 19an eta Bilbon amaituko da datorren 29an, 11 egunetan zehar etenik gabe 2.000 km baino gehiago eginez, Euskal Herri osotik pasatuz.  

Muskizen ere euskararen alde! 




0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes