lunes, 9 de marzo de 2015

Muskizek bere Martxoko Antzerkialdiaren X. edizioa aurkeztu du


Muskizko Udalak bere Martxoko antzerkialdiaren X. edizioa prestatu du, aurten estilo desberdineko hiru antzezlan (komeria, drama, klasikoa) ekarriz. Martxoaren 14tik aurrera, hileko larunbat guztietan antzezlan bat aurkeztuko da Meatzari Aretoan: “Última Función”, “De Cuerpo presente” eta “Juana, la reina que no quiso reinar”

Ramon Barea (2013ko Antzerki Sari Nazionala) eta Itziar Lazcano Muskizko antzerkialdiari hasiera emango diote datorren larunbatean, martxoak 14, Makiescénica konpainiaren “Última Función” antzerki-lanarekin. 21ean Glu-Glu taldearen “De Cuerpo presente” komediaren txanda izango da, Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Galder Perez, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Baglietto aktoreekin. Azkenik, martxoaren 28an Gema Matarranz eta Enrique Torres Muskizera etorriko dira “Juana, la reina que no quiso reinar” antzezlana aurkeztera. 

Banakako sarrerak 13-16€ bitartean kostatzen dira saio bakoitzeko eta hiru antzerki-lanak ikusteko bonua 35 eurotan salduko da. Banakako sarrerak Meatzarin, www.muskiz.org webgunean edo BBK kutxazainetan eskuratu daitezke, baina bonua soilik Meatzari Aretoan erosi daiteke. Gainera, bonua hartzen duten guztiek kultura zentro honetako zinema saioetarako 2 gonbidapen jasoko dituzte. 

Egiataraua, hemen.


Muskizek bere Martxoko Antzerkialdiaren X. edizioa aurkeztu du
Muskizek bere Martxoko Antzerkialdiaren X. edizioa aurkeztu du.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes