lunes, 2 de marzo de 2015

Enarak Dantza Taldeak “Baserria” dantzaldia aurkeztuko du Las Carrerasen


Enarak Dantza Taldeak Baserria herriaren berria dantzaldia aurkeztuko du datorren larunbatean, martxoak 7, Las Carreraseko frontoian, arratsaldeko 20:00etan. 

Enarak Dantza Taldea 1978an sortu zen, Las Carrerasen (Abanto-Zierbena), Euskal Herriko folklorea bertako zein kanpoko herrietan zabaltzeko eta gure sustraiak mantentzeko xedez. 4 urtetik gorako 70 dantzariz osatuta dago, adinaren arabera taldeetan banatutakoak. 

Urtean zehar hainbat ekintza burutzen dituzte: dantzaldiak, irteerak, trukeak, alardeak etab. Euskal dantzetan oinarritzeaz gainera, duela 4 urte Euskal Herriko historia, dantza eta espektakulua batzen hasi ziren, ikuskizun tematikoak prestatzen, gure kulturaren ikuspegi berritzailea emanez. Orain arte lau ikuskizun egin dituzte (Guda Zibilaren Batailoi Errepublikarrei Omenaldia, Euskal Mitologia, Herri Kirolak eta Ama Lurra); larunbatean bosgarrena aurkeztuko dute: “Baserria”. Sarrera doakoa izango da. 


Baserria dantzaldiaren kartela

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes