Abanto, Muskiz eta Zierbenako Udalek, Bizkaiko hainbat udalerriekin batera, Nahi dudalako! Kanpaina abian jarri dute, aurten ere. Kanpaina honen helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea.
Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak, koordinatu duen proiektu honetan Bizkaiko 20 udalerrik (Abanto, Muskiz eta Zierbena barne) eta 2 mankomunitatek parte hartzen dute. Kanpaina 15 eta 16 urteko gazteei zein euren gurasoei zuzenduta dago. Helburu nagusia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan ari diren gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere euskarazko eredua aukeratzea da. Horretarako behar duten informazio guztia emango zaie, gazteoi zein euren guraso edota tutoreei.
Kanpainaren ardatza www.nahidudalako.com webgunea da. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri jasoko dute. Gainera, unibertsitatean gustuko karrera euskaraz ikasteko egin beharreko batxilergo mota azaltzen zaie. Horrekin batera, DBH amaitu eta euskara ikasten jarraitu duten hainbat gazteren testigantzak ere jasotzen dira webgunean.
Azpimarratu beharra dago, webgunean sartu eta bertan dagoen inkestan parte hartzen dutenek honako sari hauek irabazteko aukera izango dutela: iPAD, Motorola Moto G2 eta multi-abentura egun pasa. Parte hartzeko kanpainaren sustatzaileak diren udalerrietako batean erroldaturik egon beharko dira eta herri horretan DBH 3. edo 4. mailan ikasten ari.
Webguneaz gainera, kanpainaren berri emateko diptikoa banatuko zaie herri partaideen gazteei eta gazteon gurasoek kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen gutuna jasoko dute etxean.
Horrekin batera gazteentzako hainbat hitzaldi ere antolatu dira, euskaraz ikastearen garrantzia nabarmentzeko eta www.nahidudalako.com webgunean zer aurkituko duten azaltzeko xedez. Alde batetik, Revolta Permanet musika taldeko kideak, Iker Villa eta Iker Aginaga, ibiliko dira hizlari; eta bestetik, Jon Gomez abeslaria eta aurkezlea.
![]() |
Nahi Dudalako kanpainaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.