miércoles, 18 de febrero de 2015

Petronorren dena da galant eta garau

Irrati-telebistetako hogeiren bat kazetari izan ditugu findegian barrena, Konbertsio Etenaldia zertan den bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Izan ere, albistea albiste, berrogei egunetan zehar 42 milioi euroko inbertsioa eta 1.200 langileren partaidetza ez da une oro gertatzen den pasadizoa.

Bisita hauek onerako baino ez dira, hainbat mugarri hausten baitira bide batez. Izan ere, informazio zuzena lortzea beti ere onuragarri bada edozein kasutan, gaiekiko hurbiltasunak mamuak uxatzen ditu eta industriaren egiazko jarduera ulertarazten lagundu.

Segurutik, kanpotik ikusita, burdinezko hesiz ingurututako edozein instalaziok “bunker” itxura eman dezake baina, behin barrura sartuz gero, egunak joan eta egunak etorri 2.000 lagunek elkarrekin lan egin dezaketen lekuan, ikuspegia erabat bestelakoa da.

Petronor findegian dena da galant eta garau. Portugaleteko udalerria baino zabalagoa omen da lur-eremuz; Euskal Herriko eraikinik garaiena du; euskal industriarik handienetakoa da; Bizkaiko Ogasunari zergatan gehien ordaintzen diona (700 milio euro urtero) eta Bilboko Portuko trafikoaren %42a.

2015eko Petronorreko Etenaldiari buruzko informazio osoa hemen.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes