lunes, 2 de febrero de 2015

Muskizek seme-alabak hezten ikasteko tailerra prestatu du


“Gure seme-alabak hezten ikasi dezakegu, era positibo batean eta estresik gabe”, honela deitzen da Muskizko Udalak antolatu duen tailerraren izena, 18 urte-arteko semeak dituzten gurasoentzat, baita hezitzaileentzat ere zuzendua. Ikastaroa otsailaren 26an hasiko da eta martxoaren 5, 12 eta 26an, eta apirilaren 16 eta 23an izango da, 15:15etik 16:45era, Gaztegunean. 

Tailerrak -Jose Morgado Nisa, Soziologoa, terapeuta, hezitzailea eta Coach profesionalak gidatua- lasaitasunez, era positibo batean eta tratu onen bidez seme-alabak hezten irakastea du helburu, oihuak, irainak, mehatxuak, umilazioak, ipurdikoak eta belarrondoak alde batera utzita. 

Gurasotasun positiboak 3 oinarri ditu: ezagutzea, babestea eta hitz egitea. Hiru irizpide horiek jarraituz honako gaiak jorratuko ditu ikastaroak: 

• Heztea arte bat da eta ikasi egiten da. 

• Era positiboan heztea: gehiago jakin, hobeto hezteko. 

• Garai digitala hemen dago: zer egin, guraso gisa, tabletekin, mugikorrekin, Internetekin… 

• Familia harreman kutsagarriak: nola antzeman, zeintzuk dira eta zer egin. 

• Nola kudeatu estresa: gurasoentzako aholkuak. 

• Seme-alabak heztea berdintasunean, genero errespetuan. 

 Parte hartu nahi baduzu, izena eman ezazu, otsailaren 23a baino lehen, eiseirune@muskiz.com posta elektronikoan edo 946552873 (Irune) telefonoan. 


Muskizek seme-alabak hezten ikasteko tailerra prestatu du
Muskizko Gaztegunea.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes