Muskizko Udalak herrian euskararen erabilera aztertzeko ikerketa egin berri du, Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean. Ikerketaren emaitzak otsailaren 20an (ostirala) ezagutaraziko dira, 18:30etik aurrera, Gaztegunean.
Zenbat euskara hitz egiten dugu Muskizen? Nolakoa da haurren eragina gure hizkuntza portaeretan? Auzo batzuetan beste batzuetan baino gehiago hitz egiten al da? Erabilera handiagoa da egun eta ordu batzuetan?... Galdera horiei eta beste batzuei ahalik eta erantzun zehatzena emate aldera ikerketa egin berri du Muskizko Udalak, Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean.
Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko adituak ikerketaren emaitzak ezagutzera emango ditu datorren otsailaren 20an (ostirala), 18:30etik aurrera, Muskizko Gaztegunean. Emaitzak aurkeztu ondoren mahai-ingurua izango da gazteekin, gurasoekin, kultur taldeekin, hezkuntza zentroetako arduradunekin eta bertaratutako guztiokin.
Ikerketaz, aurkezpenaz edo mahai-inguruaz edozein zalantza edo proposamen izatekotan Muskizko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri: 94 670 70 75 (Ion); euskara@muskiz.com.
![]() |
Muskiz euskalduna al da? |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.