miércoles, 4 de febrero de 2015

KONBERTSIOAREN ETENALDIA DELA ETA



Egun hauetan bai Petronor-en orrialdean, baita ere komunikabideetan edo inguruko esparru ezberdinetan, gure findegian KONBERTSIOA deritzon atalean egingo den etenaldiari buruzko hainbat informazio agertu da. Etenaldi hau, findegiko atal ezberdinetan eta bakoitzean bost urteko maiztasunarekin egiten da.

Baina, Zer da Konbertsioa deritzogun hori?

Findegi batean, era oso orokorrean esanda, bi motako prozesu nagusi daude:

Alde batetik, DESTILAZIO prozesua, non produktu batean dauden osagai ezberdinak bere irakite-puntuaren arabera bereizten diren. Petrolioari, adibidez, egiten zaion lehen prozesua da. Findegian zehar, etengabe egiten den prozesua da, hau da, osagai ezberdinak banatzea.

Bestalde KONBERTSIO prozesua daukagu, non petrolioari egiten zaion lehen destilazioan lortzen diren produktu astunenekin, ibilgailuentzako baliagarriak diren produktu arinagoak lortzen diren. Hau da, gasolina, gasolioa eta polimeroak (plastikoak) egiteko osagarriak. Konbertsioa modu bitan lortu daiteke, beroarekin (konbertsio termikoa) edo katalizatzailearekin (konbertsio katalitikoa). Petronorren biak ditugu.

Baina hizketa teknikoa alde batera utzi dezagun. Zer da Konbertsioa deritzogun hori?

Imajina ezazu laranja batekin zukua egin nahi dugula. Zukua eskuz egin dezakegu, eta zuku kantitate bat ateratzen diogu. Baina zukugailua erabiliz, oraindik zuku gehiago atera ahal izango diogu. Azkenik, gelditzen zaigun pulpa horri zerbait egingo bagenio non, zuku gehiago eta azal lehor bat lortu, orduan horri LARANJAREN KONBERTSIOA deituko genioke.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes