sábado, 21 de febrero de 2015

HOZTE-DORREAK: HODEI-MAKINAK


Errefindegiari begiratuz, hondartzatik Muskizera gatozela, eraikuntza deigarri batekin topo egiten dugu: Hozte-dorrea. Hain da ikusgarria, non telebistan edo bestelakoetan errefindegiei buruz hitz egiterakoan erabilitako irudi arrunta izaten den.
Baina zertarako eta zer da hozte-dorre bat? Hozte dorrea errefindegian zehar zabaltzen den hozte edo errefrigeratze-ur sistemaren parte bat da. Hau da, ura zirkuitu itxian errefindegiko hainbat puntura zabaltzen eta bueltatzen da. Ur honen betebeharra prozesu ezberdinetan kendu behar den azken beroa, prozesuan zehar erabilgarria ez dena, absorbitzea da. Uraren gaitasunen artean bero asko metatzea dago. Horri ezker, itsasoaren ondoan bizi garenok negu leunagoak jasaten ditugu, kontinente barruarekin konparatuz.
Hozte-dorreen alderik ikusgarriena beraiengandik irteten den lurrin handia da. Eta berriro esango dugu, ur lurrina irteten da hozte-dorreetatik!!! Ez kerik , ez kutsadurarik, ez beste eratako produkturik. Hau da, prozesutik datorren ur epela dorrean hoztu egiten da, batez ere uraren parte bat lurrinduz. Dorrearen goialdetik irteten den airea, lurrinez saturatua irteten da, eta aire hotzagoa aurkitutakoan, kondentsatu egiten da ikusten den hodeia eratuz.
Horregatik esan dezakegu, zehaztasun osoz, hozte-dorreak HODEI MAKINAK direla. Begira ditzagun ikuspuntu honekin, beraien ondotik kotxez, bizikletaz edo oinez pasatzen garenean.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes