Zierbenako Udalak fruitu-arbolen salmenta antolatu du, herrian erroldatutako pertsonei zuzendutakoa.
Zierbenako Udalak fruitu-arbolak salduko ditu herriko biztanleen artean. Sagarrondoak, madariondoak, gereziondoak, aranondoak, mertxikondoak, nektarinak, zitrikoak, pikondoak, intxaurrondoak eta beste hainbat zuhaitz eskuragarri izango dira.
Interesdunek otsailaren 19a baino lehen egin beharko dute bere eskaera, Zierbenako Kultura Etxean. Erroldatuentzat baino ez da eta familia bakoitzak gehienez 4 arbola erosi ditzake.
Gogoratu beharra dago arbolen ordainketa eta banaketa otsailaren 28an, 9:00etatik 12:00etara, izango dela, Kultura Etxean.
Informazio gehiago: 94 636 60 07 (Kultur Etxea).
![]() |
Fruitu-arbolen salmenta, Zierbenan. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.