viernes, 6 de febrero de 2015

Ezkerralde eta Meatzaldeko enpresa-ideien lehiaketaren 7. edizioa martxan da


 Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzek enpresa-ideien lehiaketaren 7. edizioa martxan jarri dute, inguruko enpresa-ideiak sustatzeko eta ekintzaile-kultura bultzatzeko asmoz.

Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzak, euren jarduera-eremuan, inguruko enpresa-ideien sustapena daukate indartu beharreko arloa, ekintzaile-kultura pizteko asmoz. Enpresa-espiritua eta enpresen sorrera bultzatzeko dinamika oinarritzat hartuta, abian jarri dute Enpresa-Ideien Lehiaketaren zazpigarren edizioa, eskualderako beharrezko enpresa-ideia berriak dituzten pertsonak saritzeko xedez. 

Ekimen honen helburu nagusiak hurrengoak dira: herritarrei ekintzaile kultura eta enpresen sorrera hurbiltzea, enpresa ehuna ezagutaraztea, udalerri eta eskualdearentzako enpresa ideia berriak garatzea, inguruko ekintzaileen artean enpresa kultura babestea eta zabaltzea, eta bertako negozio aukerak sustatzeko eta bultzatzeko duen eginkizuna bermatu.

Txapelketa udalerri eta eskualderako beharrezkoak diren ideia berritzaileak dauzkaten herritar guztiei zuzendurik dago eta banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, baldin eta taldeko kideen erdia Ezkerraldeko edo Meatzaldeko udalerrietan erroldaturik badago. 

Enpresa-ideia otsailaren 6tik apirilaren 17rarte (13:00etan) aurkeztu daiteke Santurtzi, Portugalete, Barakaldo, Sestao edo Meatzaldeko Behargintza bulegoetan. 


-Txapelketaren Oinarriak, hemen.

-Enpresa-ideia aurkezteko Gidoia, hemen.

-Parte hartzeko aurkeztu beharreko inprimakia, hemen.


Ezkerralde eta Meatzaldeko enpresa-ideien lehiaketaren 7. edizioa
Ezkerralde eta Meatzaldeko enpresa-ideien lehiaketaren 7. edizioaren kartela.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes