Abanto-Zierbenako Tokiko Garapen Agentziak herriko pertsona ekintzaileentzako ikastaroa antolatu du, enpresen kudeaketa eta sorkuntzaren inguruan jakin beharrekoa ikasi dezaten.
Abanto-Zierbenako Tokiko Garapen Agentziak enpresa proiektua garatzeko asmoa duten abantoarrentzako ikastaroa antolatu du. Bertan beren enpresa sortzeko eta kudeatzeko jakin beharreko guztia ezagutuko dute, haien negozio-ideia errealitate bihurtu dezaten.
Ikastaroa 30 ordukoa izango da eta enpresa mintegian antolatuko da, martxoaren 2tik 13ra bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira, 14 pertsonentzako. Beraz, parte hartu nahi duenak hurrengo helbidean edo telefonoan eman beharko du izena otsailaren 25a baino lehen:
Abanto-Zierbenako Tokiko Garapen Agentzia
El Minero etorbidea 2 - 3. solairua
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.